Eibarko Ernaik lehen Elkargunea egingo du uztailaren 23an
Datozen hilabeteetako dinamika eta egitekoak aurkezteko bilera irekia izango da Txaltxa-Zelaian.
2026/07/14
12:18
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Ernaik lehen Elkargunea antolatu du uztailaren 23rako, eguenerako. Bilera 19:00etan hasiko da Txaltxa-Zelaian. “Garaiak borroka eskatzen du!” lelopean egin dute deialdia.
Gazte antolakundeak jakinarazi duenez, Elkargunean datozen hilabeteetako dinamika eta egingo dituzten ekintzen berri emango dute. Nabarmendu dutenez, “garaiak borroka eskatzen du” eta, beraz, herriko gazteak bertaratzera eta egitasmoan parte hartzera gonbidatu dituzte.