Eibarko Errealzaleak lagunarteak bere 27. urteurrena ospatu du

Sonia Lopez, Alberto Albistegi eta Alberto 'Bixio' Gorriz Realeko jokalari ohiak, eta Juantxo Trecet Realeko langilea egon ziren ospakizunean
Eibarko Errealzaleak lagunarteak bere 27. urteurrena ospatu du
2025/10/13 13:11
eta kitto!

Eibarko Errealzaleak lagunarteak 27 urte bete ditu eta Jaiki elkarte gastronomikoan bazkaria eginez ospatu zituzten urteak. Bertan, Realean aritu ziren Sonia Lopez eta Alberto Albistegi eibartarrak eta Alberto 'Bixio' Gorriz atzelaria egon ziren (599 partidu jokatu ditu Realean), eta baita Juantxo Trecet ere. Trecetek atezain modura egin zuen bidea Realaren harrobian, baina futbola laga behar izan zuen istripu batengatik eta klubeko langilea izan da 40 urte baino gehiagoz. Orain, erretiroa hartu du eta Eibarko Errealzaleen esker ona jaso zuen asteburuan.

Zapatuko ekitaldian, gainera, Juanito Berazari kamiseta bat oparitu zioten omenaldi gisa. Realzale amorratua, Eibarren zaletu txuri-urdinei tokia eman die Manuel tabernan eta lagunarteak egin dituen 27 urteetan berebiziko lana egin du. Horrela, lagunarteak omenaldia egin dio asteburuan, egindako lana eskertuz.