Eibarko Errealzaleak taldekoek 25. urteurrena ospatzen dihardute

Eibarko Errealzaleak taldekoek 25. urteurrena ospatzen dihardute
2023/06/22 12:09
eta kitto!
Aurreko zapatuan, mende laurdena bete dutela-eta, Eibarko Errealzaleak taldeko partaideek egun oso berezia bizi izan zuten, sagardotegi batean bazkaldu eta, Loinazen eskutik, Anoeta Realaren estadioa bisitatzeko. Realaren autobusean egin zuten bidaia, peñaren egoitza den Juanto tabernan kideak batu eta jardunaldiari hasiera emateko Astigarragaruntz abiatu ondoren. Peñak 60 kidetik gora ditu gaur egun eta pozarren amaitu du denboraldia, taldeak Champion Liguerako txartela eskuratu eta gero.