Eibarko euskalgintzak bat egingo du Kontseiluak euskararen alde antolatutako ekitaldiarekin

Abenduaren 27an izango da ekitaldia, Bilbon. Bertara joateko autobousa antolatu dute Elgoibarko hainbat eragilek.
Eibarko euskalgintzak bat egingo du Kontseiluak euskararen alde antolatutako ekitaldiarekin
2025/12/15 15:01
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko euskalgintzak bat egingo du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27rako Bilbon antolatu duen ekitaldiarekin, euskararen etorkizuna jokoan dagoela ohartarazi eta indarrak batzeko helburuarekin. Kontseiluak adierazi duenez, euskara larrialdi linguistiko egoeran dagoela berretsi dute, eta esku-hartze sendoak egin ezean atzeraldia areagotzeko arriskua dago.

Abenduaren 27an 17:00etan hasiko den ekitaldia Bilbao Arenan (Miribillan) egingo da, eta euskararen eta euskaltzaletasunaren bilgune handia izatea du helburu. Kultur izaera izango du, eta euskarazko kulturak protagonismo berezia izango du, musikaren bidez, besteak beste. Sarrerak pizkundea.eus webgunean daude eskuragarri.

Eibarko euskalgintzako eragileek herritarrei dei egin diete ekitaldian parte hartzera, euskararen biziberritzean urrats berri bat emateko. «Euskaltzaleon garaia da», azpimarratu dute.

Bilbora joateko autobusa

'Euskaraz bizitzeko PIZKUNDEA' ekitaldirako autobusa antolatu du Elgoibarko AEK-k, Elgoibarko Ikastolak eta Elgoibarko Izarrak. Autobusa Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar eta Soraluze herritatik igarotzea aurreikusi dute. Informazio gehiago eta izena emateko:

  • Elgoibarko AEK euskaltegia: 607 601 423 / elgoibar@aek.eus
  • Elgoibar Ikastola: 943 744 441 / elgoibar@elgoibarkoikastola.eus
  • Elgoibarko Izarra: 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus

Abenduaren 18ra arte eman daiteke izena.