Eibarko euskararen hiztegia berritu du Eibarko Euskara Sailak CodeSyntax enpresarekin batera

CodeSyntaxek Eibarko Udalarekin batera daraman 25 urteko ibilbideko azkenengo berrikuntza izan da hiztegiarena.
Eibarko euskararen hiztegia berritu du Eibarko Euskara Sailak CodeSyntax enpresarekin batera
2025/07/11 13:33
eta kitto!

Eibarko euskararen hiztegia berritu du Eibarko Udaleko Euskara Sailak, eta, horretarako, CodeSyntax enpresa eibartarraren laguntza izan du. CodeSyntax-etik diotenez, "duela ia 25 urte digitalizatu eta sareratu zen Eibarko euskarako berbak jasotzen dituen hiztegia. Denbora ez da alperri igaro eta sareko hiztegia goitik behera berritu dugu, egituraz zein itxuraz. Eibar inguruko euskararen ezaugarri linguistikoak ezagutzeko dagoen erremintarik erabilgarrienetakoa da Eibarko Udaleko Euskara Sailak kudeatzen duen tresna hau".

Hartara, sarean duzue, euskaldun guztiontzat eskuragarri, Eibarko euskararen hiztegi digitala, Eibarko eta eskualdeko euskararen ezaugarriak, berbak eta esaerak ezagutzeko ezinbesteko tresna.