Eibarko gastadoreen konpainiak Lasarte-Oriako danborradakoekin jo zuen atzo

Eibarko gastadoreen konpainiak Lasarte-Oriako danborradakoekin jo zuen atzo
2023/06/29 19:42
eta kitto!
Eibarko danborradako kide batzuk Lasarte-Orian egon ziren atzo, San Pedro bezperako gauan han egiten den danborradan parte hartzen. ATLO Danborradako kideek gonbidatuta joan ziren eibartarrak: “Hango danborradak ez dauka gastadorerik eta, hori dela eta, urtero gonbidatzen gaituzte, beraiekin batera jaietako danborradan parte hartzeko”, kontatu digute. Eibarren bezala, herriko plazan hainbat pieza jo eta gero, kaleetan zehar ibiltzen dira Lasarte-Oriako danborradako kideak, Eibarko danborradako gastadoreek lagunduta.

danborrada lasarten 3