Eibarko Gaztetxiak egun osorako egitarauarekin ospatuko du zapatuan 15. urteurrena

Zero, Aiama, Lokers eta Bad Sound System taldeek kontzertua emango dute, 22:00etatik aurrera.
Eibarko Gaztetxiak egun osorako egitarauarekin ospatuko du zapatuan 15. urteurrena
2025/09/19 11:41
eta kitto!

Egun osorako egitaraua antolatu dute biharko Eibarko Gaztetxekoek, Iparragirre kalean hutsik zegoen Cadenas Iris tailerraren eraikina okupatu zutela 15 urte bete direla ospatzeko. Egitaraua eguerdian hasiko da, Skabidearen eskutik egingo den autogestioari buruzko laburmetraiaren emanaldiarekin. Jarraian, horri buruzko hitzaldia egingo da. Bertso-bazkariarekin jarraituko dute, 14:30ean. Bertan izango dira Aroa Arrizubieta eta Aitor Bizkarra bertsolariak. Arratsalderako, berriz, karropoteoa antolatu dute, Untzagatik 19:00etan abiatu eta Gaztetxeraino joateko. Eta, gaueko 22:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira jaun eta jabe. Lau talde hauek arituko dira zuzenean, bata bestearen atzetik: ZeroAiama, Lokers (azken orduko aldaketa bat egin behar izan dute, Lepue Zapaldu taldekoak ezin izango direlako joan) eta Bad Sound System. Sarrerak 5 euro balio du eta bertan egongo da erosteko aukera.