Eibarko gizarte elkarteen lehen topaketa egingo da urriaren 4ean

Topaketak herriko gizarte alorreko elkarteak ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea du helburu.
Eibarko gizarte elkarteen lehen topaketa egingo da urriaren 4ean
2025/10/01 09:00
eta kitto!

Urriaren 4an, 11:00etatik 14:00etara, Errebal eraikinean Eibarko gizarte alorreko elkarteen lehen topaketa egingo da. Ekimen honek helburu nagusi bi izango ditu: herritarrei udalerrian lanean ari diren elkarteak gerturatzea eta elkartegintza sustatzea.

Topaketan parte hartuko duten elkarteek beren eginkizunak eta xedeak aurkeztuko dituzte, eta herritarrekin harremanak estutzeko aukera izango dute. Horrez gain, publiko guztiei zuzendutako ekintzak ere antolatu dira: Gurutze Gorriak, adibidez, jolasak eskainiko dizkie haurrei.

Egunari amaiera emateko, solasaldi berezi bat egingo da. Bertan, herriko elkartegintzaren iragana eta oraina aztertu, eta etorkizuneko erronken inguruko hausnarketa partekatua egingo dute parte-hartzaileek.