Eibarko Greba Batzordeak bigarren bilerarako deia egin du, martxoaren 17ko Greba Orokorra prestatzeko

Eibarko Greba Batzordeak bigarren bilerarako deia egin du, martxoaren 17ko Greba Orokorra prestatzeko
2026/02/16 17:27
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Greba Batzordeak bigarren bilera deitu du martxoaren 17an Hego Euskal Herrian egingo den Greba Orokorra prestatzeko lanekin jarraitzeko. Grebak gutxieneko soldata propioa ezartzea eta soldatak hobetzea izango ditu aldarrikapen nagusi.

Batzordea osatzen jarraitzeko eta grebaren antolaketan buru-belarri aritzeko asmoz, herritarrei otsailaren 18an, asteazkenean, egingo den bilerara joateko deia egin diete. Hitzordua 18:30ean izango da, Deporren, goiko solairuan.

Antolatzaileek nabarmendu dute grebaren arrakastarako ezinbestekoa dela antolatzea eta parte hartzea, eta Eibarko eragile zein herritar guztiak gonbidatu dituzte bileran parte hartzera.