Eibarko greba batzordeak bilera irekia deitu du bihar arratsalderako, 18:30ean Deporren
ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17rako, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko.
2026/02/24
11:04
Silbia Hernandez Arrazola
Gutxieneko soldata propioa ezartzeko eta soldatak hobetzeko asmoz, ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek martxoaren 17rako Hego Euskal Herrian greba orokorra iragarri dute, Gutxieneko soldata hemen erabaki. SMI 1.500 €. Mejorar salarios para repartir la riqueza goiburuarekin, eta bihar (eguaztena, otsailak 25) grebaren lanketan buru belarri jartzeko asmoz, hirugarren batzarra egingo du Eibarko greba batzordeak, 18:30ean Eibarko Klub Deportiboan (1. solairuan). Horren aurretik, arratsaldeko 18:00etan prentsaurrekoa egingo dute Untzagan.
