Eibarko Greba Batzordeak laugarren bilera egingo du eguaztenean
2026/03/03
11:13
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Greba Batzordeak laugarren bilera deitu du martxoaren 17an Hego Euskal Herrian egingo den greba orokorra prestatzeko. Mobilizazioaren helburua da gutxieneko soldata propioa ezartzea eta soldaten hobekuntza aldarrikatzea.
Batzarra martxoaren 4an, eguaztena, egingo da, 18:30ean, Deporko lehen solairuan. Antolatzaileek herritarrei deialdia egin diete grebaren lanketan aktiboki parte hartzeko asmoz bileran parte har dezaten.
Greba Batzordearen arabera, datozen asteak erabakigarriak izango dira mobilizazioaren antolakuntzan, eta bilera honen bidez grebaren inguruko dinamika eta ekimenak zehazten jarraituko dute. Horregatik, antolakuntza eta parte-hartzea funtsezkotzat jo dituzte martxoaren 17ko hitzordua indartzeko.