Eibarko Greba Batzordeak lehen bilera deitu du, martxoaren 17ko Greba Orokorra prestatzeko
2026/02/06
11:19
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Martxoaren 17an Hego Euskal Herrian egingo den Greba Orokorra prestatzeko asmoz, Eibarko Greba Batzordeak bere lehen bilera deitu du. Bileran herriko greba batzordea osatu eta mobilizazioaren lanketarekin hasiko dira. Grebaren bidez, gutxieneko soldata propioa ezartzea eta soldatak hobetzea aldarrikatuko dute. Greba orokorra ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek deitu dute.
Lehen batzarra otsailaren 11n, asteazkenean, izango da, 18:30ean, Kultu Tabernan. Antolatzaileek herriko eragile, langile eta norbanakoak parte hartzera deitu dituzte, greba antolatzeko eta mobilizazioa indartsua izan dadin.