Eibarko greba komiteak U30eko Greba Orokorrarekin bat egitera animatu nahi ditu herritarrak
2020/01/20
11:34
eta kitto!
Lan, pentsio eta bizitza duinak eskatzeko greba orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta 100 kolektibotik gora biltzen dituen plataformak. Grebaren jarraipena ahalik eta zabalena izatea lortzeko asmoz, herrietan greba komiteak sortu dira eta zapatuan Eibarren talde argazkia egin zuten, herritar guztiak grebarekin bat egitera animatzeko asmoz. Greba egunerako hainbat ardatz planteatu dituzte: langileen kasuan, 24 orduko lanuzteak; ikasleak klasera ez joatea; martxoaren 8ko greba feministan moduan, zaintza greba egitea planteatzen da; eta, horrekin batera, kontsumo greba egitea, hau da, egun horretan ezer ez kontsumitzea. Jarraian, grebaren harira prestatu duten aldarrikapen taula daukazue.