Eibarko haur mendizaleek Aizkorpeko ubide eta mandobidea ezagutuko dute igandeko mendi-irteeran
Haurren Mendi Irteeren seigarren saioa izango da, kasu honetan Zegama ingurura
2026/02/19
11:25
Ekhi Belar Errasti
Eibarko ikastetxeetako haurrek denboraldiko seigarren mendi-irteera egingo dute igandean, otsailak 22. Oraingoan Zegama ingurura joango dira, Aizkorpeko ubide eta mandobidea bisitatuz.
Bidea zirkularra izango da eta umeek paraje ederrez gozatu ahal izango dituzte.