Eibarko Herrirak bat egingo du maiatzaren 18ko mobilizazioekin
2013/05/14
00:00
eta kitto!
Eibarko Herrirak bat egingo du zapatuan, maiatzaren 18an Euskal Herriko hainbat herritan eta hemendik kanpora hiriburu batzuetan euskal presoen eskubideen alde antolatu den mobilizazioekin eta, horren harira, Eibarren ere hainbat ekimen antolatu dituzte gaur (martitzena, hilak 14) prentsaurrekoan aurreratu duten moduan. Horrela, datorren zapatuan Untzagan
18.00etatik aurrera umeendako jolasak, puzgarriak, tailerrak eta ipuin kontalariaren saioa egingo dira. Horiekin batera trikitilariek alaitutako pintxo-potea antolatu dute eta 20.00etan jaialdi-ekitaldia egingo dute, bertsolari eta abeslariekin.