Eibarko Hiria Sari Nagusiaren zortzigarren edizioa jokatuko da igandean

Maila goreneko txirrindulariak ikusiko ditugu beste behin herriko kaleetan
Eibarko Hiria Sari Nagusiaren zortzigarren edizioa jokatuko da igandean
Debora Silvestri Eibarko Hiria Sari Nagusiaren 2025ko edizioaren irabazlea
2026/04/13 12:37
Ekhi Belar Errasti

Iaz urrian jokatu ondoren, aurten inoiz baino lehenago dator Eibarko Hiria Sari Nagusia. Igandean, apirilak 19, jokatuko da zortzigarren edizioa eta maila goreneko emakume txirrindulariek hartuko dute parte bertan. Eibarko Txirrindulari Elkartetik aurreratu dutenez, lau herrialdetako 11 taldek eman dute izena dagoeneko.

Lasterketa neutralizatua 10:00etan irtengo da Toribio Etxebarriatik behera eginez, Bidebarrieta kalera joateko. Handik Azitaingo biribilgunera iritsiko dira eta hor emango zaio benetako hasiera lasterketari.

Txirrindulariek 108,5 km-ko ibilbidea egin behar dute eta bidean 3. mailako Itziar eta Meagas, 2. mailako Urkaregi eta lehen maila Ixua (helmugarako 6,5 km faltako direnean) mendateak gainditu beharko dituzte. Helmuga Toribio Etxebarria kalean egongo da eta, antolatzaileen kalkuluen arabera, azkarrenez 11:42ak inguruan heldu dira bertara.