Eibarko historiari eta ondare industrialari buruzko bisita gidatuak egin dira Aste Santuan
San Andres Parrokiatik Estaziño kaleraino, Eibarko herriaren historiari eta ondare industrialari buruzko azalpenak jaso dituzte hainbat taldek
2024/04/02
11:29
eta kitto!
Aste Santuko egunetan, martxoak 28 eta apirilak 1 bitartean, bisita gidatuak egin dira gure herriko kaleetan zehar Nerea Alustiza historialari eibartarraren eskutik. San Andres Parrokiatik Estaziño kaleraino, Eibarko herriaren historiari eta ondare industrialari buruzko azalpenak jaso dituzte hainbat taldek: Eibarrek Gerra Zibilean jasan zuen aldaketa gogorra eta herriaren ondorengo susperraldia, eta herriko enpresa enblematiko batzuk aipatu dira, hala nola El Casco, Laspiur, Aurrera edo BH.