Eibarko Itzulia egingo da zapatuan

Eibarko Itzulia egingo da zapatuan
2019/06/04 08:26
eta kitto!
Klub Deportiboaren Egunarekin lotutako ekintzen barruan, eta bi urtetik behin egiten den bezala, aurten ere Eibarko Itzulia antolatu dute. 21. edizioa 07:00etan abiatuko da Depor aurretik eta 33 kilometro eta erdiko ibilbide zirkularra osatuko dute, Eibarko gailur guztietatik pasatuz: Egoarbitza, Azkonabitza, Galdaramiño, Topinburu, Illordo, Aizketa, Akondia, Garagoitxi, Kalamua eta Urko, amaitzeko Klub Deportibora itzuliz. Nahi duenak aukera izango du ibilbide motzagoa egiteko, Azitainen amaituta Illordoko gainaren ostean (ibilbidearen erdia baino zertxobait gehiago). Bidean zehar bi anoa postu egongo dira, bata Asurtzan (Galdaramiño eta Topinburu arteko txabolan) eta bestea Arraten. Ibilbidea puntu horiz markatuta dago eta Wikiloc webgunean lortu daiteke. Irteera doakoa da eta ez da beharrezkoa izena ematea; hori bai, Eibarko Itzuliaren kamisetak salgai daude Deporren, 7 eurotan.