Eibarko Jabetzaren Erregistroaren bulegoa Barakaldo kalera eraman dute
2018/01/24
11:47
eta kitto!
1986tik Zezenbide kalean egon den Jabetzaren Erregistroa tokiz aldatu dute eta gaur egun Urkizu aldean aurkitu dezakegu, Barakaldo kaleko 27. zenbakiko solairuartean, hain zuzen. Abuztutik dihardute lanean toki berrian, astelehenetik barixakura, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte, etengabeko jardunaldian. Sei lagunek osatzen dute gaur egungo lantaldea, “lehen baino bat gutxiago, lankide hori jubilatu zelako”. Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro eta Mutrikuko biztanleei eskaintzen die zerbitzua, “batez ere, eskriturak erregistratzen, Alokabiderako ziurtagiriak eskaintzen eta komunitateetako estatutuek diotena interesatuei jakinarazten”. Bertara joateko egokiena argazkian duzuen igogailua erabiltzea da, “ate ondoan lagako zaitu-eta”.