Eibarko Jaz Triatloi Taldeko lau ordezkarik Oropesako Triatloian parte hartu dute
2021/05/31
11:16
eta kitto!
Oropesa del Marreko aurtengo triatloi txapelketan lau eibartarrek hartu dute parte. Horietako hiruk “Olympic” modalitatean (Roberto Gartziak, Josu Lahidalgak eta Jon Illarramendik) eta besteak, Gonzalo Saezek, "Half" modalitatean.
Modalitate Olinpikoko gizonezko beteranoen (V2M) kategorian hirugarren postua lortu du Jon Illarramendik (02:36:42); haren atzetik, bostgarren postuan geratu da Roberto Gartzia (02:40:11) eta hamalaugarren amaitu du txapelketa Josu Lahidalgak (02:51:34). Half modalitateko gizonezko beteranoen (V1M) mailan, aldiz, 46.postua lortu du Gonzalo Saezek (05:06:49).
Laukoteaz gain, Eibarko Triatloi Taldeko kide den Jonatan Alustizak Gironako Espainiako Triatloi Txapelketako Ironmanean (2021 LD Tradelnn 140.6) hartu du parte eta 35-39 urte bitartekoen kategorian 72.postua lortu du (12:16:23).