Eibarko jeltzaleak Ermuan egon dira Miguel Angel Blancoren omenaldian parte hartzen
2017/07/11
17:03
eta kitto!
Josu Mendicute Eibarko EAJ-PNVko bozeramailea Elena Ibañez udal taldeko koordinatzailea Ermuan egon dira gaur eguerdian, 1997an ETAk hil zuen Miguel Angel Blanco zinegotziari egin zaion omenaldian. Mendicutek orain dela 20 urte gertatutako bahiketa eta hilketa gaitzetsi ditu eta gogora ekarri nahi izan du nola bizi izan zuen gertatutakoa: "Ni 10 urteko haurra nintzen orduan eta egun hartan ETAk haurtzaroaren zati bat lapurtu zigun haur askori. 20 urte geroago bakea eta elkarbizitza eraikitzea dagokigu, giza eskubideak ez daitezen sekula gehiago urratu inoren edo ezeren izenean".