Eibarko Kasinoko hiru ordezkari aritu dira Espainiako billar txapelketan Euskadi ordezkatzen

Eibarko Kasinoko hiru ordezkari aritu dira Espainiako billar txapelketan Euskadi ordezkatzen
2022/05/24 10:15
eta kitto!
Eibarko hiru billarista, Sergio Boullosa, Jaime Chaos eta Jon Alberdi, Euskadiko selekzioa ordezkatzen aritu dira Espainiako billar txapelketan (hiru bandetara). Estatu mailako jokalarien artean dagoen maila altua dela eta, Eibarko Kasinoko ordezkariek ez zuten lortu sailkatzea, baina, hala ere, oso ondo aritu ziren, maila ona erakutsita. Eibarko Kasinotik adierazi dutenez, geroz eta billar jokalari gehiago daude Eibarren eta, horregatik, zaletu eibartarrak beraien instalazioetara gerturatzera animatu nahi dituzte.