Eibarko Kirol Sariak banatuta agurtu du urtea ...eta kitto!-ko lantaldeak

Eibarko Kirol Sariak banatuta agurtu du urtea ...eta kitto!-ko lantaldeak
2023/12/31 14:03
eta kitto!
Gaur eguerdian, Coliseo antzokiak hartu duen ekitaldian, 28. Eibarko Kirol Sariak banatu ditu …eta kitto! Euskara Elkarteak. Urtero Gabon Zahar egunean egiten den sari-banaketa ekitaldian gure herriko kirol talde guztien lana saritu nahi izaten da, eta talde edo klub bakoitzak aukeratutako kirolariari oroigarri bana eman zaio. Horrekin batera, Euskara Saria (Mirari Ubera), Sustapen Saria (Guridi taberna) eta Sari Berezia (Fernando Errekalde) ere banatu dira, eta errekonozimendu berezia egin zaie aurten hil den Jose Perez Tigre de Amaña boxeolari-ohiari eta Arima Galduak jugger taldeari. Sorpresarik ere izan da aurten, Neguko Ahotsak diskoa kaleratu duen Eibarko Koro Gazteak pare bat kantu eskaini dizkigu-eta.  Bestalde, sari-banaketa ekitaldia zuzenean eman dugu gure YouTube kanalean eta, nahi izanez gero, ikusgai daukazue bertan: