Eibarko Kirol Sarien 28. edizioa egingo da Coliseo antzokian Gabon Zahar egunean
2023/12/05
09:41
eta kitto!
Aurten ere Eibarko Kirol Sariak banatuko ditu ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Urtero Gabon Zahar egunean egiten den ekitaldian gure herriko kirol talde guztien lana saritzea nahi izaten da eta espiritu horrek animatzen du 28. edizio berri hau ere. Abenduaren 31ko ekitaldia 12:00etan hasiko da eta, azken aldian bezala, Coliseon egingo da.
Aurreko 27 edizioetako sari bereziak honakoak izan dira: Marcial del Amo, Manu Agirre, Txus Alzaga, Juan Luis Mardaras, Juanito Gisasola “Txoko”, Jose Luis Akarregi eta Miguel Gallastegi, Pako Larrañaga “Pakol”, Iñaki Bolinaga, Pedro Egiguren “Ixkua”, Joxe Aranberri, Patxi Usobiaga, Pedro Agirregomezkorta “Petrus”, Miriam Merino, Ramon Telleria, Inma Urkiola, Miguel Diego, Jaime Barriuso, Asier Cuevas, Jon Errasti, Tania Nagornaia, Markel Alberdi, Odei Jainaga, Davide Cerchi, Markel Susaeta, Amaiur Mayo eta Pello Osoro.