Eibarko Kirol Sarien ekitaldia Coliseoan bertan edo streaming bitartez jarraitu ahal izango da gaur

Eibarko Kirol Sarien ekitaldia Coliseoan bertan edo streaming bitartez jarraitu ahal izango da gaur
2023/12/31 10:24
eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkarteak 28. Eibarko Kirol Sariak banatuko ditu gaur (abenduak 31), 12:00etan, Coliseo antzokian. Emanaldia antzokitik bertatik zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Sarrera librea da, nahi duten guztiak gerturatu daitezke. Hala ere,  Coliseora joateko aukera ez dutenek streaming bitartez jarraitu ahal izango dute …eta kitto!-ren YouTube kanalaren bitartez HEMEN sakatuz.

Urtero Gabon Zahar egunean egiten den ekitaldian gure herriko kirol talde guztien lana saritu nahi izaten da eta espiritu horrek animatzen du 28. edizio berri hau ere.

2223