Eibarko Kirol Sarien ekitaldia streaming bitartez jarraitzeko aukera egongo da abenduaren 31n
2023/12/29
09:57
eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkarteak 28. Eibarko Kirol Sariak banatuko ditu domekan (abenduak 31), 12:00etan, Coliseo antzokian. Emanaldia antzokitik bertatik zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Sarrera librea da, nahi duten guztiak gerturatu daitezke. Hala ere, Coliseora joateko aukera ez dutenek streaming bitartez jarraitu ahal izango dute …eta kitto!-ren YouTube kanalaren bitartez HEMEN sakatuz.
Urtero Gabon Zahar egunean egiten den ekitaldian gure herriko kirol talde guztien lana saritu nahi izaten da eta espiritu horrek animatzen du 28. edizio berri hau ere.
Aurreko 27 edizioetako sari bereziak honakoak izan dira: Marcial del Amo, Manu Agirre, Txus Alzaga, Juan Luis Mardaras, Juanito Gisasola “Txoko”, Jose Luis Akarregi eta Miguel Gallastegi, Pako Larrañaga “Pakol”, Iñaki Bolinaga, Pedro Egiguren “Ixkua”, Joxe Aranberri, Patxi Usobiaga, Pedro Agirregomezkorta “Petrus”, Miriam Merino, Ramon Telleria, Inma Urkiola, Miguel Diego, Jaime Barriuso, Asier Cuevas, Jon Errasti, Tania Nagornaia, Markel Alberdi, Odei Jainaga, Davide Cerchi, Markel Susaeta, Amaiur Mayo eta Pello Osoro.