Eibarko Kirol Sarietako Euskara Saria pilota eskolako Mirari Uberarentzat izango da

Eibarko Kirol Sarietako Euskara Saria pilota eskolako Mirari Uberarentzat izango da
2023/12/29 16:08
eta kitto!
Gure herriko pilota eskolaren alde lan ikaragarria egin baitu saridunak. Berak behin eta berriz talde-lana aipatzen badu ere, matrikulen kudeaketa, familiekin eta eskolekin harremanetan eta bestelakoetan jardun izan du geratu barik. ...eta kitto!-tik asko eskertzen dugu, kartelak egiteaz aparte, prentsa-oharretan erabiltzen duen euskera garbia eta informazio ezin osotuagoa, askotan merezi duen hainbeste tokia ezin badiogu eman ere.