Eibarko Kirol Sarietako Hiru Txirlokoa Jose Manuel Perez “Maka”-k jasoko du
2023/12/29
16:39
eta kitto!
Coliseon 12:00etan izango den ekitaldian, Hiru Txirloko saria Asola Berriko bolariarentzat izango da. Jose Manuelek orain dela 26 urte sartu zen klubean eta baita orduan hasi ere boloetan. 2006an Euskadiko txapelduna izan zen, eta gaur egun ere hor jarraitzen du, hainbat lehiaketatan parte hartzen. Horrez gain, bolatokiko arduradun eta teknikari nagusia dugu bera.