Eibarko Klub Deportiboa eta Gran Canaria Bike Team elkarlanean arituko dira
Kanariar Uharteetako eta Euskal Herriko txirrindulari gazteen garapena eta proiekzioa bultzatu nahi dute
2025/10/14
13:30
eta kitto!
Datorren denboraldian txirrindularitza talde berri bat jaioko da: Gran Canaria – EKD Bike Team. Eibarko Klub Deportiboak eta Gran Canaria Bike Team-ek (GCBT) lortutako akordioari esker sortu da proiektu berria eta datozen denboralditarako elkarlana egitea adostu dute.
Proiektuarekin Kanariar Uharteetako eta Euskal Herriko txirrindulari gazteen garapena eta proiekzioa bultzatu nahi da.