Eibarko Klub Deportiboak Urteko Batzar Nagusia egingo du etzi, hilaren 27an

Eibarko Klub Deportiboak Urteko Batzar Nagusia egingo du etzi, hilaren 27an
2025/03/25 11:08
eta kitto!

Batzar horrek, gainera, bi bilkura izango ditu: bat Ohikoa eta bigarrena Ez-Ohikoa. Ohikoaren lehenengo deialdia arratsaldeko 18:30ean izango da, eta bigarrena 19:00etan. Bertako gai-ordena honakoa da: 1) Aurreko aktak irakurri eta onartzea; 2) Klubaren 2024eko ekintzen memoria. 3) Kontuen eta bazkideen gora-beherak. 4) 2025eko ekintzen plana eta lokalaren erabilpena; 5) Depor taberna; eta 6) Galdera eta eskariak.
Jarraian hasiko da, bestalde, Ez-Ohiko bilkura, honako ordutegiari jarraituz: 19:30ean izango da lehenengo deialdia, eta handik ordu erdira, 20:00etan, bigarrena. Bertako gai-ordenean dioenez, Zuzendaritza Batzordearen kide hauek hautatuko dira: Urpekaritza, Mendia, Pilota, Txirrindularitza, Xakea, Squash, Eskia eta Kezka. Hautagaitzak Bilkuran bertan aurkeztu beharko dira.