Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrenari begirako aurkezpena egingo dute bihar

Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrenari begirako aurkezpena egingo dute bihar
2023/12/19 10:45
eta kitto!
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Eibarko Klub Deportiboak datorren urtean, klubak ehun urte beteko duela aprobetxatuz, aurrera eramango duen egitarauaren berri emango dute kirola eta kultura bere barnean hartzen duen Deporreko ordezkariek. Bertan, gainera, bazkideen aportazioak jasotzeko gogoa ere erakutsi dute zuzendaritzakoek. Ekitaldia klubaren egoitzan izango da (Toribio Etxebarria, 16- 1. pisua) eta bazkide guztiak daude gonbidatuta. Mendeurrena 2024ko urtarrilaren 30ean ospatuko da.