Eibarko Kontseiluak 11,6 milioiko aurrekontua aurkeztu zion Akziodunen Batzarrari

Eibarko Kontseiluak 11,6 milioiko aurrekontua aurkeztu zion Akziodunen Batzarrari
2023/12/01 10:17
eta kitto!
SD Eibarko Administrazio Kontseiluak 11,6 milioi euroko aurrekontua aurkeztu zion Coliseo antzokian egindako Akziodunen Batzarrari 2023-2024 denboraldirako, aurreko denboraldiaren antzeko zenbatekoa. Klubaren plangintza estrategikoan aurreikusita dauden 2. Mailara jaitsi zenetik pilatutako galerak gorabehera, Amaia Gorostiza presidentearen hitzetan, "LaLiga osatzen dugun 42 kluben artean, Eibar kaudimendun handienetakoa da". Akziodunen Batzarrak %91,34ko aldeko botoekin onartu zituen 22-23 denboraldiko kontuak, 8,6 milioi euroko galerekin, aurreikusitakoa baino hiru milioi gutxiagokoa. Guztira 16.566 akziok hartu zuten parte bozketetan, hau da, akzio-masaren %35,85ek. Bere hitzaldian, Amaia Gorostizak azken denboraldia "pozez eta tristuraz betea" izan zela nabarmendu zuen, emakumezkoen lehen taldea F Ligara igo zelako eta gizonezkoen lehen taldearen igoera ez lortzeak "desilusioa" sortu zuelako.