Eibarko Koro Gazteak mutilak behar ditu

Eibarko Koro Gazteak mutilak behar ditu
2014/02/20 00:00
eta kitto!

Eibarko Koro Gazteak mutilak behar ditu, Elena Martin zuzendariak aditzera eman duenez. Abestea gustoko izanez gero, 15 eta 25 urte bitarteko mutila bazara eta nesken ahotsei laguntzeko prest bazaude, Eibarko Musika Eskolara (Portaleko 4. solairura) joan zaitezke informazioa eskatzera. Eibarko Koro Gazteak barixaku arratsaldetan, 16.00etatik 18.00etara egiten ditu entseguak eta zuzendariak mutil gazteak bertatik pasatzera animatu nahi ditu, entsegua ikusi eta nahi dituzten azalpenak emateko.