Eibarko M8ko Plataformak bost ardatz izango dituen greba feminista aurkeztu du
2019/02/19
19:31
eta kitto!
Martxoaren 8rako deitu duten greba feministaren harira, gaur arratsaldean agerraldia egin dute Eibarko M8ko Plataforma feministako kideek, Arrate Kultur Elkartean. Azaldu dutenez, instituzio zein bestelako taldeetatik kanpora eratu duten Plataforma azaroan hasi zen biltzen eta bertako kideek eskualde mailako bileretan nahiz bilera nazionaletan parte hartu dute, “Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez”. Esandakoaren arabera, greba feministarekin “hetero-patriarkatu-kapitalistari planto” egingo diote eta, horrekin batera, “transen, bolleren eta emakumeen bizitzek hartuko dute erdigunea”.
Azaldutakoari jarraituz, “bost ardatzetan antolatzen da greba: pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo greba feminista izango da”. Hala ere, zaintza grebari indar berezia eman nahi izan diote Euskal Herri mailan eta gauza bera egin dute Eibar mailan ere: “Inkesta batzuk banatu ditugu herriko emakumeen artean eta bideo bat ere egin dugu, bizipenak jasotzeko”. Zaintza grebaren bitartez bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen dute eta, horretarako, zaintzaren berrantolaketa soziala aldarrikatzen dute. Bestetik, martxoaren 8an bertan, gizonei zaintza lanen ardura guztia modu autonomoan hartu eta antolatzea eskatzen zaiela azaldu dute Plataformako kideek.
Kontsumo grebaren garrantzia ere azpimarratu nahi izan dute eta martxoaren 8an ez kontsumitzera deitu dituzte emakume eta gizonak. Gainera, deialdia komertzioetara eta tabernetara ere zabaltzen dela adierazi dute eta hauek ixteko oharra zabaldu nahi izan dute: “Eguneroko normaltasunarekin apurtu nahi dugu, Eibar geldiaraziz. Dena itxita egotea da helburua. Aurtengo greban kapitalismoari, patriarkatuari, heteroarauari, kapazitismoari eta kolonialismoari egingo diogu planto, egungo zapalkuntza sistema basatia ezin delako termino bakar batekin definitu”.
Ikasle emakumeek ere greba egingo dute martxoaren 8an eta, horren harira, ikastetxe batzuk jartzen ari diren trabak nabarmendu nahi izan dituzte: “Ez dute ulertzen greba ez dela mixtoa eta, horren aurrean, argi adierazi nahi dugu hezkuntza eremuko emakume guztiek dutela greba egiteko eskubidea”.
Greba egiteko moduei dagokienez ere, aurten ere greba babesteko hainbat modu dagoela aipatu dute: lantoki eta ikasgeletan greba eginez, herri eta hirietako mobilizazioetara joaten, zaintzeari lagatzen eta, hori irudikatzeko, amantala balkoian eskegitzen, zapi morea janzten…
Eibarrerako egitarauari dagokionez, egun osoko egitaraua prestatu dute, “aurtengoa 24 orduko greba delako”. Azpimarratu nahi izan dutenez, bi mobilizazioak (12:30ean egingo den elkarretaratzea eta 20:00etako manifestazioa) dira egitarauko ekimen mixto bakarrak eta gerturatzen diren gizonek, bloke ez mixtoak errespetatu beharko dituztela, atzean jarriz, argi laga nahi izan dute.
Azaldu dutenez, “ilusioz eta itxaropenez gaude eta herriko emakume guztiak animatu nahi ditugu eguneko dinamiketan parte hartzera”. Horrekin batera, Plataforma irekia dela eta oraindik bertan parte hartzeko aukera badagoela gogorarazi nahi izan dute.
https://youtu.be/fIzwShnZZOA
00:00: Hasi da greba feminista! Entzun gaitzatela!
Egun guztian: Gune informatiboa Untzagan.
08:00: Emakume ikasleak ere greban gaude.
10:30: Kaleak hartu.
12:30: Elkarretaratzea. Bizitzak erdigunera (mixtoa, emakumeak aurrean).
13:00: Pikete feministak.
14:30: Topa eta bazkari autogestionatua (bakoitzak berea ekar dezala).
17:00: Zaintza tailerra.
18:30: Irradaka dantza tailerra.
20:00: Manifestazioa. Heterokapitalismo patriarkalari planto! (mixtoa, emakumeak aurrean). Ondoren, ekitaldia eta akelarrea.

Martxoak 8rako egitaraua Eibarren