Eibarko Master mailako hiru igerilari izan ziren CD Bilbaoko Trabesian

Gorka Areitioaurtena 10. postuan sailkatu zen, Ander Salaberria 13. tokian eta Marina Azpiazu 112. izan zen
Eibarko Master mailako hiru igerilari izan ziren CD Bilbaoko Trabesian
2024/06/06 13:10
eta kitto!

Aurreko zapatuan Gorlizeko hondartzan jokatutako 82. CD Bilbaoko Trabesian klubeko Master mailako hiru ordezkarik hartu zuten parte hiru kilometroko proban: Gorka Areitioaurtena 10. postuan sailkatu zen, Ander Salaberria 13.a izan zen eta Marina Azpiazu 112. tokian helmugaratu zen.