Eibarko memoria historikoari buruz jardungo du gaur Jesus Gutierrezek

Eibarko memoria historikoari buruz jardungo du gaur Jesus Gutierrezek
2016/05/18 18:40
eta kitto!
Untzagan, karpa barruan dagoen Memoriaren Plaza ekimen ibiltariaren harira gaur 19:00etatik aurrera Eibarko memoria historikoari buruzko hitzaldia emango du Jesus Gutierrez historialariak. Atzo, bestalde, alkate eta alkate-ohiekin egindako mahai-inguruak jende ugari erakarri zuen. Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren ekimenez herririk herri dabilen erakusketa hilaren 22ra arte egongo da zabalik, astegunetan 09:00etatik 20:00etara (15:00etatik 16:00etara izan ezik). Asteburuan, berriz, 10:00etan zabalduko dute.

gogora memoria plaza (69)gogora memoria plaza (57) gogora memoria plaza (56)