Eibarko Mendi Itzulirako izen-ematea zabalik eta kamisetak salgai

Ekainaren 7an egingo da eta bi ibilbide egongo dira: 34 kilometrokoa eta 18 kilometrokoa
Eibarko Mendi Itzulirako izen-ematea zabalik eta kamisetak salgai
2025/05/27 11:20
eta kitto!

Bi urtetik behin egiten den gure herria inguratzen duen Mendi Itzuliak 24. edizioa beteko du ekainaren 7ko zapatuan. Azken urteetakoari jarraituz, 34 kilometro izango dituen itzuli osoa egin izango den bezala, egongo da beste bigarren bat ere, 18 kilometro eta erdi izango dituen itzuli erdiarekin nahikoa dutenentzat. Tradizio handiko irteera dugu eta, edizioak aurrera joan ahala, jendearen parte-hartzea gero eta zabalagoa da. Dena dela, garrantzitsua da aurretik izena ematea antolatzaileen lana errazteko eta, horrekin batera, probako kamisetak ere salgai daude (Deporreko bulegoan erosi daitezke martitzen eta barixakuen artean, 18:00etatik 20:30era). Egun horretakoa mendizaleko giro ederrean amaitzeko, Depor Tabernan egongo da jateko zerbait dastatzeko aukera.