Eibarko Musika Bandak kontzertua eskainiko du domekan, Coliseo antzokian

Bandaren errepertorio klasikoa joko dute musikariek
Eibarko Musika Bandak kontzertua eskainiko du domekan, Coliseo antzokian
2024/02/27 19:30
eta kitto!

Errepertorio klasikoarekin itzuliko da Eibarko Musika Banda eszenatoki gainera. Andoni Vazquezek zuzentzen duen bandak kontzertua eskainiko du domekan, 12:30ean, Coliseo antzokian eta, zuzendariaren berbetan, “bandako errepertorio klasikoa joko dugu”.

Honakoa izango da errepertorioa:

  1. Pepín Martín Vazquez, pasodoble, E. Caballero
  2. Katiuska, 2ª parte. Selección de la zarzuela. P. Sorozabal
  3. Maite, zortziko. P. Sorozabal
  4. La Virgen de la Macarena, traditional. The Canadian Brass
  5. Mancini!, Selección. S. Bulla

 

Sarrera doan

Kontzertua ikusteko sarrera doakoa izango da eta Coliseo antzokiko leihatilan edota Kutxabank bitartez erosi daitezke.