Eibarko Musika Bandak oporren osteko lehen kontzertua eskainiko du barixakuan
Toribio Etxebarria kalean arituko dira zuzenean, eguraldiak horrela lagatzen badu behintzat
2024/09/18
15:55
eta kitto!
Abuztuan etenaldia egin ondoren, Eibarko Musika Banda bueltan da kaleko kontzertuekin. Emanaldia 19:30ean hasiko da, Toribio Etxebarria kalean, baina euria eginez gero Udaletxeko arkupeetan egingo lukete.
Andoni Vazquez Santos zuzendariak esan digunez, “kurtsoari hasiera emateko oso kontzertu potentearekin gatoz”. Swing eta jazz munduetako abestiak ekarriko dituzte, doinu latinoekin uztartuz, eta sei kantuko errepertorioa prestatu dute:
. Glen Miller Medley (N. Iwai)
. Benny Goodman (P. Murtha)
. Desafinado (A. C. Jobim)
. At The Mambo In (M. Bauza)
. Spain (C. Corea)
. Jitterbug (R. Buckley)