Eibarko Musika Bandak Santa Zeziliaren omenezko serenata eskainiko du gauerditik aurrera
2015/11/21
00:00
eta kitto!
Santa Zeziliaren omenezko emankizunen artean eibartar askorentzat bereziena oraindik ere urtero Cielito Musika Bandak eskaintzen duen serenata da. Santa Zezilia eguna hasi bezain laster, gaur (zapatua, hilak 21) gauerdian Untzagatik irtengo dira bandako musikariak, eurekin batera kalejiran ibiltzera animatzen diren herritar guztiek lagunduta, "Quinto levanta" ezagunarekin eta beste kantu batzuekin kaleak ordu txikietan girotzeko asmoz.