Eibarko Musika Bandaren hurrengo kontzertua ekainaren 1ean izango da
Hori ere Toribio Etxebarria kalean emango dute.
2025/05/19
13:17
eta kitto!
Atzo zabaldu zuen kaleko emanaldien denboraldia Eibarko Musika Bandak, Toribio Etxebarria kalean eman zuen kontzertuarekin. Andoni Vazquezen zuzendaritzapean, pop eta rock doinuak eskaini zituzten, talde ezagunen bertsioak interpretatuz. Hemendik aurrera, eguraldiak laguntzen duenean, kalean izango dira Udal Musika Bandaren kontzertuak. Atzo aurreratu zutenez, ekainaren 1ean emango dute hurrengo emanaldia, hori ere Toribio Etxebarria kalean.