Eibarko Musika Eskolako gazte eta helduen konboek kontzertua emango dute gaur gauean Untzagan
Metal Gudariak, Konfusion Band eta Udaz&The Hollow Nights taldeek joko dute, 22.30etatik aurrera.
2026/06/12
18:12
Silbia Hernandez Arrazola
Juan Bautista Gisasola Eibarko Musika Eskolak konboen bigarren emanaldia antolatu du gaur gauerako. Horrela, atzo arratsaldean ikasle gaztetxoenek kontzertua eman zuten eta gaur, berriz, gazte eta helduen konboen txanda izango da, 22:30ean Untzaga plazan. Hiru talde hauek arituko dira, bata bestearen atzetik: Metal Gudariak, Konfusion Band eta Udaz&The Hollow Nights.
