Eibarko musikariek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan Errebal Plazan
2022/12/15
13:04
eta kitto!
Eibarko Musika Gazte Elkarteko zenbait taldek ikuskizun berezia eskainiko dute zapatuan, 18:00etatik aurrera, Errebal Plazan. Musikarientzat aukera ederra izango da euren musika herrikideen aurrean erakusteko eta, bestetik, publikoak Eibarren dagoen sormen mailaz gozatzeko aukera izango du.
Jaialdian lau sortzailek hartuko dute parte: ‘Ekinocio’, ‘We Are Apes, Hello!’, ‘Judas Argarate’ eta ‘Beato’. Izen ezagunak dira askorentzat eta euren musikaz gozatzeko parada izan dugu hainbatetan, baina berezia izango da talde guztiak arratsalde-gau batean elkarrekin ikusteko aukera.
‘Ekinocio’ da zerrendako lehena eta elkarrekin jotzen denbora gehien daraman taldea. Rock talde eibartarrak oihartzun handia izan zuen bidea hasi zuenean eta kontzertu gogoangarriak eskaini zituen han eta hemen. Urteak aurrera joan ahala gora beherak izan ditu, baina gaur egunera arte musikaz gozatze eta gozarazten jarraitu du.
‘We Are Apes, Hello!’ martxa betean eta momentu gozoan dagoen taldea da. Maiatzean hirugarren EPa kaleratu ondoren (‘Something happier’), Mikel Pizarro eibartarrak eta Andoni Conde ermuarrak osatzen duten taldea gelditu barik dabil azken hilabeteotan kontzertuak eskaintzen. Bi kide dituen taldea izanik, oso doinu indartsua eskaintzen dute eta erritmo ezberdinak eskaintzen dituzte 90. eta 2000. hamarkadetako punk-rockaren inguruan.
‘Judas Argarate’ taldea Markel Iraolak, Joseba Goñik, Ekaitz Vegasek eta Hodei Otegik osatzen dute. Laukoteak rock talde ezagunen bertsioak egiten ditu, eta ez hori bakarrik, COVID-19aren pandemiaren ondorioz ezarritako etxealdian Reincidentes taldeko Fernando Madinarekin batera ‘Un día más’ abestia kantatu zutelako. Errebal Plazan bilduko den publikoa astinduko du ‘Judas Argarate’-k.
E.M.G.E. jaialdiari amaiera emateko, Gorka Beato jarriko da platerren atzean musika jartzen. Oso gaztetatik han eta hemengo jai, jaialdi eta ospakizunak girotzen ibili da Beato, minimal, elektro, deep eta techno estiloak landuz, Depeche Mode, The Pixies eta Pet Shop Boys taldeen eraginpean. Eibartarrak doinu dantzagarriak eskaintzen ditu, estilo ezberdinak uztartuta giro berezia sortuz.
David Karba ‘Kvalvika’ izan behar zen eguneko beste protagonista bat, baina bere kontzertua bertan behera laga behar izan dute. Sare sozialen bitartez igorritako mezuan esan duenez, “arrazoi pertsonalengatik, ordutegiarengatik eta baimenengatik, zapatuan ez dut kontzerturik emango”. Dena dela, Karbak adierazi du publikoan egongo dela eta ahal den neurrian ikuskizunaren antolakuntzan lagunduko duela. “Kontzertu hau baldintza egokiago eta osasuntsuagoetan eskainiko dut”, gehitzen du.