Eibar Ospitalean artatuko dituzte zahar etxeetako COVID-19 kasuak
2020/06/05
11:41
eta kitto!
Gurutze Gorriak Donostian duen instalaziotik Eibar Ospitalera lekualdatuko dute Gipuzkoako zahar etxeetako COVID-19 kasuak artatzeko espazioa. Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako erabakiaren berri eman zuen atzo Markel Olano ahaldun nagusiak Eibar Ospitalera egindako bisitan, espazioak izango dituen funtzioak zehazteaz gain: “Batetik, egoitzetan COVID-19a eta arnas urritasuna dutenen kasuak artatuko dira eta, bestetik, egoitzetako sarrera berriak 14 egunez isolatuko dira”. Eibarko Ospitalaren 3. solairuan zabaldutako zerbitzu horretan 48 plaza prestatu dituzte, bi unitateetan banatuta.