Eibarko Pala Txapelketak aurrera jarraitzen du seigarren jardunaldiarekin

Apirilaren 11 eta 12an jokatuko da Eibarko Pala Txapelketaren seigarren jardunaldia, partida sorta zabal eta erakargarriarekin.
Eibarko Pala Txapelketak aurrera jarraitzen du seigarren jardunaldiarekin
2026/04/08 10:16
Ekhi Belar Errasti

Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren, Eibarko Pala Txapelketaren seigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan. Apirilaren 11n eta 12an, pilotakadek berriro beteko dute Astelena frontoia, lehiakortasuna eta giro ona uztartuz.

Larunbatean goizeko 9:15etik aurrera hasiko dira partidak. Besteak beste, ETOR-AGIRREBEÑA eta IOSU-GINEA bikoteen arteko neurketa izango da ikusgai, baita GALLASTEGI-GALLASTEGI eta BIKUÑA-BELAMENDIA edo UNDA-APA eta ACEMEL-XABIER bikoteen artekoak ere. Jardunaldiak aurrera egin ahala, BILBAO-LOIDI eta BAROJA-BENGOETXEA bikoteek ere indarrak neurtuko dituzte.

Igandean, berriz, bi txandatan banatuko da jardunaldia. Goizean, 11:00etan hasita, REMENTERIA-ASTOBIETA eta APA-UNDA, zein APRAIZ-TXIPLO eta URKIA-GISASOLA bikoteen arteko partidak jokatuko dira. Arratsaldean, 16:30ean, jardunaldiari amaiera emateko, NARVAIZA-AGUIRRESAROBE eta FERREIRO-URAIN, eta SORIA-LOMBRAÑA eta BARRU-ORMAZABAL bikoteek hartuko dute protagonismoa.