Eibarko Pala Txapelketak zazpigarren jardunaldia jokatuko du zapatuan

Astelena frontoiak bost partida jasoko ditu zapatu goizean
Eibarko Pala Txapelketak zazpigarren jardunaldia jokatuko du zapatuan
2026/04/16 14:31
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Pala Txapelketak bere zazpigarren jardunaldia izango du larunbatean, apirilak 18, eta 09:15etik aurrera hainbat bikotek neurtuko dituzte indarrak kantxan.

Lehen partidan, Amas eta Bartolo ariko dira Acemel eta Xabierren aurka. Ondoren, Gurrutxaga eta Conde bikoteak Iosu eta Guinea izango ditu parez pare.

Hirugarren neurketan, Arkaitz eta Ane lehiatuko dira Gisasola eta Sologaistuaren kontra. Laugarrenean, Letu eta Gaztelu ariko dira Baroja eta Bengoetxearen aurka.

Jardunaldia ixteko, Bilbao eta Loidi bikoteak Izarra eta Arrizabalagaren aurka jokatuko du.