Eibarko pala txapelketako kanporaketak izango dira asteburuan

Hurrengo asteburuan beste hiru partidu hartuko dituen jaialdia izango da Astelenan
Eibarko pala txapelketako kanporaketak izango dira asteburuan
2025/04/30 13:03
eta kitto!

Euskal Jaiaren egitarauaren barruan jokatzen den Eibarko Pala Txapelketiaren bosgarren edizioa aurrera doan neurrian, kanporaketa fasera heltzen dihardugu. Horrela, zapatu eta domeka honetan bi jaialdi izango dira, biak ere goizeko 11:00etan hasita. Maiatzaren 3koan bi partidu jokatuko dira: Bikuña-Belamendia vs Diez-Diez II eta Txaparro-Mendibe vs Narbaiza-Ibarra. Maiatzaren 4an, bestalde, norgehiagoka bakarra izango da: Lombraña-David vs Asier-Egia.

Hurrengo asteburuan, zapatuan zehazki, beste hiru partidu hartuko dituen jaialdia izango da Astelenan, hiru partidurekin osotuko dena: Iosu-Guinea vs Egiburu-Irizar, Apa-Becana vs Gisasola-Sologaistua eta Larra-Korta vs Gaztelu-Lahidalga.