Eibarko Pala Txapelketako partida batzuk jokatuko dira bihar eta etzi
Txapelketaren 9. jardunaldia jasoko du Astelena frontoiak, hiru partidarekin
2026/04/30
11:48
Ekhi Belar Errasti
Bihar, ostirala, jaieguna den arren, Eibarko Pala Txapelketak ez du atsedenik hartuko. Horrela, 9:00etatik aurrera, bi partida jokatuko dira bihar: batetik, Egia-Zugadi bikotea Barina-Luisaren aurka arituko da; bestetik, Letu-Gaztelu eta Izarra-Arrizabalaga izango dira aurrez aurre.
Hurrengo egunean, larunbatean, txapelketak jarraipena izango du, ordutegi berean. Kasu honetan, Olano-Arizaga bikoteak Arkaitz-Ane izango du aurkari