Eibarko Pala Txapelketaren 3. jardunaldia jokatuko da asteburuan
Eibarko Pala Txapelketak beste pauso bat emango du asteburu honetan, 3. jardunaldiarekin. Martxoaren 14an, larunbata, eta 15ean, igandea, izango dira partiduak, Astelena frontoia zale eta pilotariz betetzeko asmoz.
Zapatuko jardunaldia 9:15ean hasiko da, goizeko saio biziarekin. Lehen partidan AZERI-GEREÑU bikoteak IOSU-GUINEA bikotearen aurka jokatuko du. Ondoren, URKIA-GUISASOLA eta IZARRA-ARRIZABALAGA bikoteek neurtuko dituzte indarrak, eta jarraian ACEMEL-XABIER bikoteak REMENTERIA-ASTOBIETA aurkari izango du kantxan.
Arratsaldean ere izango da lehiarik. 16:30ean, APRAIZ-TXIPLO bikoteak BAROJA-BENGOETXEA aurrez aurre izango du.
Domekan, martxoaren 15ean, azken saioa jokatuko da, 10:00etatik aurrera. Egun horretan LUKEN-ALES bikoteak UNDA-APA bikotearen aurka jokatuko du.