Eibarko Pala Txapelketaren 5. jardunaldia jokatuko da igandean

Goizean eta arratsaldean lau partida jokatuko dira Astelena frontoian
Eibarko Pala Txapelketaren 5. jardunaldia jokatuko da igandean
2026/03/24 10:44
Ekhi Belar Errasti

Larunbatean borroka izango bada protagonista Astelena frontoian, igandean ohiko jardunera itzuliko da Katedrala eta pilota partidak jasoko ditu. Eibarko Pala Txapelketako neurketak hain zuzen ere.

Lehiaketaren 5. jardunaldia jokatuko da lau partidarekin, hiru goizean eta bakarra arratsaldean. Goizeko saioa 9:15ean hasiko da, eta bertan hainbat neurketa izango dira: Egia-Zugadi eta Ferreiro-Urain bikoteak aurrez aurre ariko dira; ondoren, Letu-Gaztelu eta Urkia-Guisasola lehiatuko dira; eta azkenik, Amas-Bartolo eta Unda-Apa bikoteek itxiko dute goizeko jarduna.

Arratsaldean, 16:30ean, jardunaldiko azken neurketa jokatuko da: Apraiz-Txiplo eta Izarra-Arrizabalaga.